Etxeari eta nortasun pertsonalari buruzko antzerkiko/zirkuko ikuskizuna
SINOPSIA
Gizaki guztiek behar dugu geure sentituko dugun eta geure egingo dugun espazio bat, etxe bat. ETXEA / CASA / HOME ikuskizuneko protagonista pertsonaia bitxia da, bere mamuei aurre egin behar diena bere habia eraikitzeko hazkunde pertsonaleko bidaian.
Hutsetik hastea, sustraiak botatzea, errealitate berriak aurkitzea, beste ingurune batera moldatzea. Nostalgia, euforia, berotasuna eta bestelako sentimenduak. Etxearen eta nortasunaren kontzeptuak eskutik lotuta, clownaren eta masta txinatarraren teknikak abiapuntu izanik. Omenaldia harrerako etxeari.
ETXEA / CASA / HOME da konpainiako bi kideen bizi- eta lan-ibilbideen elkargunea. Beste paisaia batzuk bilatu zituzten abenturazaleak dira, eta, zirku garaikidearen haritik, gaur egun jarraitzen dute haien bizi- eta arte-nortasuna aurkitzeko ahaleginean.
FITXA ARTISTIKOA
Eszenan: Diego AimarSorkuntza: Aimar & Cia
Kanpoko Begirada: Aritza Rodríguez
Masta txinatarreko aholkularitza: Jeremías Faganel
Eszenografia: Iñaki Ziarrusta, Iñaki Etxeandia, Diego Aimar
Jantziak: Estudio 14
Argazkilaritza: Gorka Bravo
Web diseinaitua: Gloria Díaz
Ekoizpena: Isabel Jiménez
EZAUGARRIAK
Generoa: antzerkia / zirkua
Teknikak: clown, masta txinatarra, akrobazia, oreka, mugimendua
Egitura autonomoa, ainguraketarik gabe
Jende guztiarentzat
Testurik gabeko ikuskizuna
45 minutu
Kaleko formatua, aretoetara eta espazio berezietara egokitzeko aukera duena
IKUSKIZUNARI BURUZ
ETXEA / CASA / HOME proposamen sinplea da, ia artisau-lana. Zura nagusi duen eszenografian oinarrituta, espazio atsegina diseinatu da; benetako habia sortu da, eta ikusleak, nolabait, habiaren eraikuntzaren parte ere izango dira. Masta txinatarra da ardatz nagusia, eta % 100 autonomoa den egitura gisa sortu den masta horren inguruan garatzen da ekintza. Diego Aimar-en bakarkako lan honetan, clowna, masta, akrobazia eta oreka uztartzen dira, teknika horien bidez emozioen sare sotila ehunduz. Ikuskizuna jende guztiarentzat da, eta, kalerako formatuarekin pentsatu bada ere, aretora eta espazio berezietara ere molda daiteke.
FITZA TEKNIKOA